XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IHURZURIA

Aita Bruno-k atxiki zuen 1930-ako kazeta zahar batetik.

Astearte arratsean behar zuen aita Silhouette-k bigarren prediku bat eman, gizonentzat berezia.

Zortziak eta hogoi ziren eta bikario batek, prediku-alkitik, arrosoriora erraiten ari zuen.

Eliza barnean ehun bat gizon bazen eta kanpoan uria jauts-ahala ari.

Horren gatik zitaken hain jende guti; etortzeko, gehienak baitzauden ateri baten beha.

Bigarren hamarrekoa bururatzen zuen Jaun bikarioak....

Bet-betan, kanoi-tiro bezalako azantz lazgarri bat entzuten da.

Hara denak ilunbetan.

Alde guzietarik pindarrak jauzten dire, sua piztuz organo aldean, Bihotz-sakratuaren aldareko oihaletan...

Hor daudenen gainerat erortzen dire egur, kisu, harri, teila purruskak.

Elizari gaineko-aldea kraskatzerat ote doako?.

Gizon batzu badire ihurzuriaren karraskek lurreratuak.

Iduri zuen suzko zirimola bat iragan zela; hain gare inarrosiak izan, beharrietan baititugu oraino, halako liztor-burrunba ezin jasanak.

Ahal duten guziek, kadirak harturik, ezarri dituzte buruaren gainean eta galeri azpiatarat joan.